Publicado el Lunes, 6 Junio 2011

joan da negua, biba zuek!

bideak beti darama zerbait berarekin

bidea ez dago inoiz geldi

lehen urratsaren ondotik dator bestea

egun bakoitzak narama bestearen bila

pausoaren norantzak ez du helmugarik

barnebidean doanarentzat

begirada baten ortzimuga ikusi dut hurren

badoanak badaki zer hartu behar den

zer utzi behar den

distantzia oro neurtuz ezarriko da abian

sentipenen kiromantzia ikasiz

bihotz-karobiak itzali beste aukerarik gabe

egunero da hasi beharra

urtaro guztiak zeharkatzen dituenarentzat

badoana atzera begiratu gabe doa

urratsa bideari segika

bideak beti darama norbait berarekin

bidea ez doa inoiz bakarrik

literaturia

Bagaramatzan bidea, Mikel Ibarguren