Larrabetzuko HORI BAI gaztetxetik, sarean ere aritzen gara lantzean behin.
Gaur izan da hoietako bat. Gaztetxea txiki geratzen dela eta, Internet bidez ere emititzen dugu saioa; eta horrela herriko tabernetatik zuzenean jarraitu daiteke gaztetxeko saioa.
Horrez gain, herritik kanpo ditugun lagunek ere jarraitu dezakete gaztetxeko saioa.
Urtetik urtera, kalitate gehiagorekin… ez da tresna askorik behar: kamara bat, ordenadore txiki bat, tripodea eta wifi konexioa.
Auzolanean egin ohi dugu. Sarea etxe batetik antena bidez igorri, batek kamara eta tripodea, edo ordenadorea eta gaztetxetik konexioa egin eta bidali… eta herrian, pantaila handietan ikusten dute, bafleetatik entzunez… tabernetan traguak hartzen dituzten bitartean.
Gabonetako ekitaldiek jarraituko dute, eta agian beste saioren bat ere zuzenean eskaintzkeo parada izango da.
