aulki huts bat
zer da ba poesia? Nork behar ditu koplakariak?
Bart, galdera hauek zetozkidan burura, Leire Bilbaoren poesia errezitaldian. Jende gutxi gaztetxean. 35 urtetik beherakoa, bakarra -gazte txartela eroateko modukoa-. Besteak ere jubilaziotik gertu gehienak.Irakurleak denak, zorionez. Eta gogotsu joan zirenak. Baina argazki hau egin ostean, zer pentsatua eman zidan egoerak… aulki huts bat, metafora beharbada.
Zein da arrazoia?
Literatura? poesia? Saturazioa?
Batzutan ez dugu gure egitekoa kuestionatzen, ez dugu ebaluatzen. Plangintza bat egiten denean, ebaluazioa parte garrantzitsua da. Pentsatu, antolatu, iragarri, egin… eta hor bukatzen ohi da gure lana. Ebaluazioa oso garrantzitsua da plangintzaren baitan… baita literaturaren eremuan ere. Nago ni, gurean… literaturak ziklo bat bete duela. Rockak bete duen bezala. Beste adierazpide batzuek bezala… eta egin egitearren ari garela.
Kaltetuak nor dira? Ba ziurraski, sortzaileak gehien. Ustez, herri literaturzale batera datozelakoan, gero egoera hori… jasan behar dutenak.
Planifikazioa beharrezkoa da, aurreikuspena. Promozioa. Transmisioa. Eta babesa. Gure herrian kultura ez dago soberan, ez dago faltan. Beharrezkoa da, eta zaindu egin behar dugu.
Zaindu maite duzun hori!

aulki huts bat

zer da ba poesia? Nork behar ditu koplakariak?

Bart, galdera hauek zetozkidan burura, Leire Bilbaoren poesia errezitaldian. Jende gutxi gaztetxean. 35 urtetik beherakoa, bakarra -gazte txartela eroateko modukoa-. Besteak ere jubilaziotik gertu gehienak.Irakurleak denak, zorionez. Eta gogotsu joan zirenak. Baina argazki hau egin ostean, zer pentsatua eman zidan egoerak… aulki huts bat, metafora beharbada.

Zein da arrazoia?

Literatura? poesia? Saturazioa?

Batzutan ez dugu gure egitekoa kuestionatzen, ez dugu ebaluatzen. Plangintza bat egiten denean, ebaluazioa parte garrantzitsua da. Pentsatu, antolatu, iragarri, egin… eta hor bukatzen ohi da gure lana. Ebaluazioa oso garrantzitsua da plangintzaren baitan… baita literaturaren eremuan ere.
Nago ni, gurean… literaturak ziklo bat bete duela. Rockak bete duen bezala. Beste adierazpide batzuek bezala… eta egin egitearren ari garela.

Kaltetuak nor dira? Ba ziurraski, sortzaileak gehien. Ustez, herri literaturzale batera datozelakoan, gero egoera hori… jasan behar dutenak.

Planifikazioa beharrezkoa da, aurreikuspena. Promozioa. Transmisioa. Eta babesa.
Gure herrian kultura ez dago soberan, ez dago faltan. Beharrezkoa da, eta zaindu egin behar dugu.

Zaindu maite duzun hori!

8 notas

  1. gaztelumendi ha publicado esto