#gaurlanera

Abenduaren sei hau, ezberdintzen hasia da. Inoizko jende gehien aritu da Hego Euskal Herrian. Eta apurka apurka badoa egoera aldatzen. Egutegiari koloreak aldatzen zaizkio. Inposaketaz gorri dena, berdetzen hasia da. Jai eguna aldarrikapen une, eguna gogoeta, gogoetak ekintza. Ekintzak gogoetan.
Herrian be, batu gara, lanean zeuden batzuk, herrigintzan zelan jardun asmatzen eman ditugu abenduaren 6ko onenak. 2012ko egutegiaz jardun gara, udabarri eta udagoien, neguko data hotz hauen aiduru.

larrabetzuko udaletxea

Oraindik bidea dago egiteko, plazan argia piztuta zegoen, eta atea zabalik. udal autoa kalean. Eskolako ateak be zabaldu egin dira, eta euria ari zuen kanpoan.
Aldaketak ez dira egun batetik bestera egiten, baina ametsak be ez dira lotan bakarrik suertatzen. Bagara izarrik ametsetan egiten dogunak. Gero eta gehiago.

#gaurlanera etiketa bat izan da, jarrera bat. Ez da trending topic, ez horixe… baina indartuko dugu, urtetik urtera. Pausuz pausu.

Gipuzkoako Diputazioan, Bilduko alkate eta hautetsiak herriz herri, Huhezi unibertsitatea, Ondarruko ikastola, Eguzkibegi, fabrika batzuk… hainbaten berri izan dugu sarean. Autonomoak, sortzaileak, liburu saltzaileak…

4 notas

  1. gaztelumendi ha publicado esto