dentistak esan dit

Dentistak esan dit

Dentistak esan dit
Ez dudala neure burua sobera maite
Ez dagoela aho aldea
Izurriak jotako kanpalekua nola
Abandonatzerik

Isilik harenetik atera eta
Ibai ertzean egon naiz
Aldi batez urari so
Uneoro ispilu berriek jende berria
Islatzen zuten autoen kristaletan

Ttu odolduaz seinalatu dut
Etxerako bidea ilun aratzean
Eta nire hortz-haginak
Eginkizun jasoago batean
Enplega ahal balira:
Esate batera haur jolas batean
Edo pozoi hilgarria herriko ur-depositoetan…

Baina dentista lagunari
Peter Panen begi larrituak
Ikusi uste dizkiodala
Gomutatu naiz
Zahar-etxe albotik pasa naizenean

Orduan neure buruari agindu diot
Aurki itzuliko naizela
Tartetxo batez bederen
Haren bakardadea artatzera
Neure haginen artzain

Jose Luis Otamendik, aspaldi Linterna GORRIAn

18 notas

  1. gaztelumendi ha publicado esto