Publicado el Lunes, 24 Octubre 2011

Freedom Radio Nigerian

Freedom radio entzuteko parada izan dut gaur goizean. Musika saio bat, Nigeriako irrati libre honetan. Musika on asko topatu dut, Voodoo Funk zigiluaren gunean topatutako podcast batean.

Eta askatasuna maite duenak, musika dantzarako baino gehiago dela pentsatzen duen edonork… Afrika leku aproposa dela, ezin uka.

Dena atzo arrastian hasi zen, Amayuelas (Palentzia) herri ekologikoan jardunaldi batzuetan parte hartzetik bueltan nentorren Euskal Herrirantz. Irratia lagun, futbola besterik ez zegoen domeka arrastiro bezala. Radiotresen musika ona zegoela eta, Sonideros saioa entzuten geratu nintzen, aurretik Andaluziako kantari ugariren tango eta flamenko doinuak entzun ostean.

Dj Florok proposamen dantzagarri eta interesatenak egiten zituen. Eta esateriak zelan komentatzen zuen beraien facebookeko horman jartzen zituztela, gaur izan dut saioaren gunean murgiltzeko aukera. Horrela ezagutu ditut Voodoo funk zigiluaren musika proposamenak eta Freedom Radio bezalako ekimenak.

17 notas

  1. gaztelumendi ha publicado esto