-Mahaiak Euskal Herrian

Bakearen mahaia, negoziazio mahaia, sagardo mahaia, nahasketa mahaia, mahai nazionala… asko hitz egiten da mahaiaz gurean. Mahaia bera hitzegiteko gune, leku, garai izaten delako.

mahaia table mesa

Baina egiten ahal dugu berbarik mahai gainekoaz. Gurea herri gastronomikoa da, soziedadiak, sukaldari handiak, Michelin izarrak…. eta gero gure belaunaldi gazteenak mondragon kooperatibako katering zerbitzuetara kondenatzen ditugu ikastoletan, politikarien mahaietan eragina duten catering enpresa handietako jakiak jan behar dituzte eskola publikoetan. 5.000 langiletik gora ditu hauetako enpresa bakoitzak, eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako pastel guztia beraien artean banatuta daukate.

Bertako produktuak, ekonomia lokala, baserrietako ekoizpenak, produkzio ekologikoaz… berba egitea zer da, utopia?

Mahai gainekoak kezkatzen gaitu gu, eta horregatik bihar eta etzi horretaz berba egiteko batuko gara. Eta baserri giroa ezagutzeko, eta gure ekoizleekin batera mokadu bat egiteko, umeei gure lurra eta inguruak erakusteko, bazkaltzeko, eztabaidatzeko… Mahaiaren bueltan.

Mahaiak, mahaiek sekulako garrantzia dute gurean, baina mahaia Ikeakoa izan arren, mahai gainekoa hobe gertukoa bada, kalitatekoa bada, etxe ondokoa bada…. ezta?

3 notas

  1. gaztelumendi ha publicado esto