Larrabetzuko HORI BAI gaztetxetik, sarean ere aritzen gara lantzean behin. Gaur izan da hoietako bat. Gaztetxea txiki geratzen dela eta, Internet bidez ere emititzen dugu saioa; eta horrela herriko tabernetatik zuzenean jarraitu daiteke gaztetxeko saioa. Horrez gain, herritik kanpo ditugun lagunek ere jarraitu dezakete gaztetxeko saioa. Urtetik urtera, kalitate gehiagorekin… ez da tresna askorik behar: kamara bat, ordenadore txiki bat, tripodea eta wifi konexioa. Auzolanean egin ohi dugu. Sarea etxe batetik antena bidez igorri, batek kamara eta tripodea, edo ordenadorea eta gaztetxetik konexioa egin eta bidali… eta herrian, pantaila handietan ikusten dute, bafleetatik entzunez… tabernetan traguak hartzen dituzten bitartean.
Gabonetako ekitaldiek jarraituko dute, eta agian beste saioren bat ere zuzenean eskaintzkeo parada izango da.

Larrabetzuko HORI BAI gaztetxetik, sarean ere aritzen gara lantzean behin.
Gaur izan da hoietako bat. Gaztetxea txiki geratzen dela eta, Internet bidez ere emititzen dugu saioa; eta horrela herriko tabernetatik zuzenean jarraitu daiteke gaztetxeko saioa.
Horrez gain, herritik kanpo ditugun lagunek ere jarraitu dezakete gaztetxeko saioa.
Urtetik urtera, kalitate gehiagorekin… ez da tresna askorik behar: kamara bat, ordenadore txiki bat, tripodea eta wifi konexioa.
Auzolanean egin ohi dugu. Sarea etxe batetik antena bidez igorri, batek kamara eta tripodea, edo ordenadorea eta gaztetxetik konexioa egin eta bidali… eta herrian, pantaila handietan ikusten dute, bafleetatik entzunez… tabernetan traguak hartzen dituzten bitartean.

Gabonetako ekitaldiek jarraituko dute, eta agian beste saioren bat ere zuzenean eskaintzkeo parada izango da.

aulki huts bat
zer da ba poesia? Nork behar ditu koplakariak?
Bart, galdera hauek zetozkidan burura, Leire Bilbaoren poesia errezitaldian. Jende gutxi gaztetxean. 35 urtetik beherakoa, bakarra -gazte txartela eroateko modukoa-. Besteak ere jubilaziotik gertu gehienak.Irakurleak denak, zorionez. Eta gogotsu joan zirenak. Baina argazki hau egin ostean, zer pentsatua eman zidan egoerak… aulki huts bat, metafora beharbada.
Zein da arrazoia?
Literatura? poesia? Saturazioa?
Batzutan ez dugu gure egitekoa kuestionatzen, ez dugu ebaluatzen. Plangintza bat egiten denean, ebaluazioa parte garrantzitsua da. Pentsatu, antolatu, iragarri, egin… eta hor bukatzen ohi da gure lana. Ebaluazioa oso garrantzitsua da plangintzaren baitan… baita literaturaren eremuan ere. Nago ni, gurean… literaturak ziklo bat bete duela. Rockak bete duen bezala. Beste adierazpide batzuek bezala… eta egin egitearren ari garela.
Kaltetuak nor dira? Ba ziurraski, sortzaileak gehien. Ustez, herri literaturzale batera datozelakoan, gero egoera hori… jasan behar dutenak.
Planifikazioa beharrezkoa da, aurreikuspena. Promozioa. Transmisioa. Eta babesa. Gure herrian kultura ez dago soberan, ez dago faltan. Beharrezkoa da, eta zaindu egin behar dugu.
Zaindu maite duzun hori!

aulki huts bat

zer da ba poesia? Nork behar ditu koplakariak?

Bart, galdera hauek zetozkidan burura, Leire Bilbaoren poesia errezitaldian. Jende gutxi gaztetxean. 35 urtetik beherakoa, bakarra -gazte txartela eroateko modukoa-. Besteak ere jubilaziotik gertu gehienak.Irakurleak denak, zorionez. Eta gogotsu joan zirenak. Baina argazki hau egin ostean, zer pentsatua eman zidan egoerak… aulki huts bat, metafora beharbada.

Zein da arrazoia?

Literatura? poesia? Saturazioa?

Batzutan ez dugu gure egitekoa kuestionatzen, ez dugu ebaluatzen. Plangintza bat egiten denean, ebaluazioa parte garrantzitsua da. Pentsatu, antolatu, iragarri, egin… eta hor bukatzen ohi da gure lana. Ebaluazioa oso garrantzitsua da plangintzaren baitan… baita literaturaren eremuan ere.
Nago ni, gurean… literaturak ziklo bat bete duela. Rockak bete duen bezala. Beste adierazpide batzuek bezala… eta egin egitearren ari garela.

Kaltetuak nor dira? Ba ziurraski, sortzaileak gehien. Ustez, herri literaturzale batera datozelakoan, gero egoera hori… jasan behar dutenak.

Planifikazioa beharrezkoa da, aurreikuspena. Promozioa. Transmisioa. Eta babesa.
Gure herrian kultura ez dago soberan, ez dago faltan. Beharrezkoa da, eta zaindu egin behar dugu.

Zaindu maite duzun hori!

7 notas

Nabarra bota digute, Bou hura bezala. Erori da, ez dugu defendatzen jakin, antza. 
UEU larriki saritu ostean, laguntzarik gabe geratzeko zorian da. 
Berriak baja asko izan ditu frentean, Martxelo kapitaina tropari begira dago, ez dakigu emisoratik inork entzuten dion, ez da ondo aditzen.
Kultur bekokiak, estrategia egokitu behar du. Taktikaren mende, hamarkada batzuk igaro ostean.
Garai berriak; apostu berriak, erronka berriak. Euskal Herria bidegurutzean. Bideari heldu eta gurutzeak albo batera. Ekin diezaiogun lanari, euskal kultur eredu ekonomiko berri eta ireki baten alde. Gure belaunaldiaren erronka.
euskalgintza / kulturgintza ziztada edo pintxazoa?
  • Nabarra bota digute, Bou hura bezala. Erori da, ez dugu defendatzen jakin, antza.
  • UEU larriki saritu ostean, laguntzarik gabe geratzeko zorian da.
  • Berriak baja asko izan ditu frentean, Martxelo kapitaina tropari begira dago, ez dakigu emisoratik inork entzuten dion, ez da ondo aditzen.

Kultur bekokiak, estrategia egokitu behar du. Taktikaren mende, hamarkada batzuk igaro ostean.


Garai berriak; apostu berriak, erronka berriak.
Euskal Herria bidegurutzean. Bideari heldu eta gurutzeak albo batera.
Ekin diezaiogun lanari, euskal kultur eredu ekonomiko berri eta ireki baten alde. Gure belaunaldiaren erronka.

euskalgintza / kulturgintza ziztada edo pintxazoa?

8 notas

[Flash 9 is required to listen to audio.]

10 reproducciones • Descargar

.eus dominioa

puntu eus dominioa
leku bat munduan
2012an euskaldunok eskuratuko dugun konturik handiena izan daiteke beharbada.
Euskarak eta euskal kulturak munduan leku bat eskuratuko dute horrela.
Presentzia, bisibilitatea, onarpena kanpoan.
Kohesioa, ezagutza, elkarrekintza eta bisibilitatea irabaziko dugu gurean.

info 7 irratia
Horrelako kontuak jorratu ditugu 2011ko azken kolaborazioan. Aurreko saioan atzera begira jarri, eta egin dugunari buruz jardun ostean, 2012. urte berria ilusioarekin hasteko motiborik ez da falta.

Arretaz eta harriduraz irakurri ditut Kutxako arduradun honen hitzak gaurko egunkarian.

erakunde jakin bati emandako txistukadak eta beste erakunde jakinei emandako txalo zaparradek…

Twitter bidez izan dut bere lanen berri. Dei Gaztelumendi.
Dei Gaztelumendik Xabiroi aldizkarirako egindako portada
Xabiroi aldizkariaren azken portada zelan diseinatu, marraztu eta osatu duen erakutsi du timelapse teknika baliatuta. Eta…

[Flash 9 is required to listen to audio.]

10 reproducciones • Descargar

Sare sozialen urtea izan da 2011 hau.

Urtean zehar, behin baino gehiagotan goia jo dute sare sozialen kontuek, eta twitter gero eta gehiago baliatu dugula iruditzen zait.

2012. urtea berri .eus dominioarena izango da, duda barik.

info7 irratia

info 7 irratiak ere irudi berria dauka.
Zer iruditu zaizue?

Aurrekoan lagun batek, Durangorako joan etorriak urteetara ekartzen zituen. Mende laurdena urteroko zitan. Eta gogoetan jarri ninduen. Noiztik?
Eta txikitako oroitzapena datorkit. Ikastolatik…

#gaurlanera

Abenduaren sei hau, ezberdintzen hasia da. Inoizko jende gehien aritu da Hego Euskal Herrian. Eta apurka apurka badoa egoera aldatzen. Egutegiari koloreak aldatzen zaizkio. Inposaketaz gorri dena, berdetzen hasia da. Jai eguna aldarrikapen une, eguna gogoeta, gogoetak ekintza. Ekintzak gogoetan.
Herrian be, batu gara, lanean zeuden batzuk, herrigintzan zelan jardun asmatzen eman ditugu abenduaren 6ko onenak. 2012ko egutegiaz jardun gara, udabarri eta udagoien, neguko data hotz hauen aiduru.

larrabetzuko udaletxea

Oraindik bidea dago egiteko, plazan argia piztuta zegoen, eta atea zabalik. udal autoa kalean. Eskolako ateak be zabaldu egin dira, eta euria ari zuen kanpoan.
Aldaketak ez dira egun batetik bestera egiten, baina ametsak be ez dira lotan bakarrik suertatzen. Bagara izarrik ametsetan egiten dogunak. Gero eta gehiago.

#gaurlanera etiketa bat izan da, jarrera bat. Ez da trending topic, ez horixe… baina indartuko dugu, urtetik urtera. Pausuz pausu.

Gipuzkoako Diputazioan, Bilduko alkate eta hautetsiak herriz herri, Huhezi unibertsitatea, Ondarruko ikastola, Eguzkibegi, fabrika batzuk… hainbaten berri izan dugu sarean. Autonomoak, sortzaileak, liburu saltzaileak…

Atzo zen, Durangon. Gaur hemen. Bihar han.
Badira zazpi urte, blog honetan idazten hasi nintzela.
Eta zazpi urte, jendeak irakurtzen duela.
zazpi urte
Geroztik sortu dire berriak, eta hobeak. Eta…

Ondo gogoan dugu oraindik. Kantu asko burura datozkigu lantzean behin, baina gehiago dira nostalgiaren eraginez, aurrekoak, 80. hamarkadako erdialdekoak.
Martxa zebilen gurean, kontzertuak ugaritu…

[Flash 9 is required to listen to audio.]

12 reproducciones • Descargar

Euskarak egun bakarra?

Larrabetzun euskararen eguna ospatzen ari gara. Eta uste dut, ondo pasatu eta gauzetan parte hartzeaz gain, gogoeta kritiko bat egin beharko genukela.

Guk euskaraz bizi nahi dugu: euskara zabaldu, kultura landu, hau eta beste… eta horregatik, badugu zer pentsatua, zer esana… eta batez be zer berba egin.

Bilbo Hiria irratia

Bilbo Hiria irratian bide gorritik


Asteleheneroko kronikatxoa da, eta lantzean behin herriko kontuak lantzen ditugu Migeltxo Monfortek eta biok. Bilbo Hiria irratiak, hiriko albisteaz gain bestelako gaiak lantzen ditugu. Oraingoan, euskara eta euskararen egunaz aritu ginen, goxoki.

Aste honetan parte hartzearekin zerikusia duten ekimen baten baino gehiagotan aritu eta jardungo naizenez, horren inguruko gogoeatxo bat botatzea pentsatu dut.
Parte hartzea gora egingo duen…

Agirre lehendakariari buruzko dokumentala egiteko enkarguarekin zetozen. Agirre, autodeterminazioa eta batasuna izango zuen izenburu. Zuzendaria eta gidoilariarekin batera bazkaldu nuen. Gerraz…